• Español
  • English
  • Euskara

Patenteak

Gure zerbitzuak

Patente idazketak
Patenten izapidaketa
Zaintza
Patenten mantentzea
Patenten bilaketak
Patentagarritasun txostenak
Urratze arriskuen txostenak
Judizial eta judiziaz kanpoko jartuketa gaietan aholkularitza

Erregistro motak

Patentea
Utilitate Modelua
Adizio Ziurtagiria
Protekzio konplementarioko ziurtagiria

Erregistro eremua

Erregistro Espainian
Europar Patentea
Nazioarteko Patente Eskaera PCT
Atzerriko herrialdetan erregistro nazionalak

GURE ZERBITZUAK

Patente idazketak

Patente, Utilitate Modelu, Adizio Ziurtagiriak eta abarren idazki teknikoak idazten ditugu, Europar nahiz EEBBtako eratan, eta alor tekniko ezberdinentzako asmakizunentzat (elektromekaniko asmakizunak, bioteknologikoak, telekomunikaziokoak eta abar). Berdin idazten dugu ingelesez zein espainieraz.

Idazki teknikoa dokumentu bat da non bere barnean deskribapena, erreibindikazioak eta irudiak ere hartzen ditu egongo balira. Garrantzi handiko dokumentua da, patentearen babesaren hedaduraren mugak zehazten baititu. Bere idazlan egokia oso aipagarria da oinarrizko hiru arrazoigatik: (1) teknikar memoriak babes egoki eta interesgarria mugatu behar du, (2) patenteak 20 urteko bizitza legala du, eta memoriak 20 urtez irauteko gai izan behar du zaharkitu gabe, (3) orokorrean, memoria ezin da aldatu ( bereziki, zabaldu edo hedatu) eskabidea aurkezten den momentutik (egiten bada ondorioak oszilatu daitezke patentearen aurkezpen dataren atzerapenarekin edo eta patente beraren baliogabetasuna arte).

Idazki teknikoaren antolakuntzaren zehar, gure langileria teknikoak asmatzaileekin batera etengabeko eta zuzeneko kontaktuan lan egiten du, ahalik eta idazki oso eta zuzenena idatzi ahal izateko.

Erreibindikazioak idazkariaren gauzarik garrantzitsuenak dira, eurek ipintzen baitiote babesari oinarrizko mugak.

igo

Patenten izapidaketa

Mundu osoko edozein herrialde zein patente bulegoetan tramitatzen ditugu patenteak (ikusi erregistro eremuak). Patente eta Utilitate Modeluen kasuan, Europar Patente (EPO) eta Nazioarteko Patente Eskaerak (PCT), tramitazio zuzenak gauzatzen ditugu dagokion Bulego edo Erregistroan. Atzerriko herrialdeetan egindako nazional patenteetan, tramitazioa gure atzerriko korrespontsalen sarearen bitartez gauzatzen dugu.

Tramitazioak eskaeraren aurkezpenak barne hartzen ditu, bilaketa txostenaren eskaera (ezagunagoa Informe sobre el Estado de la Técnica (IET) espainian), mamiaren azterketaren aurkezpena (Funtsezko Azterketa), aurretikoen analisia, mamiaren azterketari erantzuna, gainontzekoen aurkakotasuenei erantzuna eta, azkenik, kontzezio eskubideen ordainketa eta titulu ofizialaren artesa. Une oro izapide ezberdinen data guztien epe-mugen kontrola daramagu kontutan izanda ezarri beharreko arautegiak.

igo

Zaintza

Patente bulegoen publikazio ofizialak jagoten ditugu, gure bezeroei informatzeko beraien interesen aurka joan daitezkeen patente eskaeren berri emateko. Oposaketak gauzatzen ditugu.

igo

Patenten Mantentzea

Patente eta beste erregistroen mantenimenduaz arduratzen gara, ordainketen epe-mugak kontrolpean izanez, bezeroari jakinaraziz urteroko ordainketa nahiz mantentze tasen ordaintzeko beharraz eta odainketak dagokion bulegoan egiteaz.

igo

Patenten Bilaketak

Hainbat bilaketa egiten ditugu: titularragatik, teknikaren arloagatik, hitz klabeak, asmatzailea, eta abar… materia jakin baten teknikaren egoerari buruz jakiteko, eta patente jakin bat aurkitzeko, enpresa baten izenean dauden patenteak aurkitzeko, eta abar.

igo

Patentagarritasun Txostenak

Diseinu teknikoen patentagarritasun txostenak egiten ditugu, diseinuen berritasun eta sormen jarduera, teknikaren egoeraren kontra aztertzen.

igo

Urratze arriskuen txostenak

Patenten urratze txostenak egiten ditugu, diseinu tekniko jakinen batek urratzen ote duen patenteren bat zehazteko. Halaber gainontzeko baten patentea epaitegietan baliogabetasuna lortzeko aukerak aztertzen ditugu (gehienetan berritasun edo sormen jardueraren ezagatik).

igo

Judizial eta judiziaz kanpoko jartuketa gaietan aholkularitza

Judizial eta judiziaz kanpoko jarduketa gaietan aholkua ematen dugu, errekerimenduen gauzatzeak barne, baimen kontratuen gauzatzea, jabetza industrialen balorazioa, eta abar. Patente arloetan esperientzia zabala duten abokatuekin elkarlanean aritzen gara, akzio judizialen aurkezpena edo beste baten edo batzuen akzio judizialen aurrean gure bezeroen babesa.

igo

ERREGISTRO MOTAK

Patentea

Asmakizunak gehienez 20 urteko babesa izango du (tekniko kutsuko kreazioak), titularrari ematen dio aukera ekiditeko gainontzekoei asmakizunak esplotatzeko aukera. Patente bezala erregistra daiteke, salbuespen batzuk aparte, edozein arlo teknologikoko edozein diseinu teknikoa, produktu, prozedura, konposatu kimikoa, aplikazio, gailu, eta abar, beti mundu mailako barriztasuna, sormen jarduera eta aplikazio industriala betetzen dituenean.

igo

Utilitate Modelua

Asmakizunak gehienez 10 urteko babesa izango du (tekniko kutsuko sormenak), titularrari emoten dio aukera ekiditeko gainontzekoei asmakizunak esplotatzeko aukera. Utilitate Modelu bezala soilik erregistra daitezke objetu bati egilesten zaizkien formak edo irudierak erdiesteko emaitza edo praktika utilitate jakin bat, exijitzen zaiolarik sormen jarduera txikiago bat eta barritasun nazionala.

igo

Adizio Ziurtagiria

Adizio ziurtagiria babes modalitate bat da eta honek asmakizun bat aurretiko patente batekin lotzen da.

Adizio ziurtagiria patente batek daukan tramitazio bera jarraitzen du, baina behin konzediduta hileroko ordainketetik salbuetsia dago (oinarrizko patentearentzat soilik ordaintzen direlarik).

igo

Babes ziurtagiri osagarria

Babes ziurtagiri osagarriak jabetza industrialaren legeriak ematen duen mekanismo bat da, honek patente mota zehatz batzuei (sendagai eta produktu fitosanitarioak) 5 urtez asko jota luzatzeko aukera ematen du. Modu honetan babes ziurtagiri osagarriak kontra egiten dio patente hauen bidez babezteko produktuak behar izan ohi duten baimen ofizialari merkaturatzerako gertakariari, eta hau atzeratu ohi da petentearen bizitza legalaren zati haundi batean, eragozten inbertsioaren berreskurapena.

igo

ERREGISTRO EREMUA

Erregistro Espainian

Espainiar Patente zein Utilitate Modeluak Espainiako Patente eta Marken Bulegoan (OEPM) aurkezten dira eta espainiar herrialde osorako babesa egilesten dituzte.

igo

Europar Patentea

Europear Patentea Europear Patenteen Bulegoan (EPO) aurkezten dira, Europako Patente Hitzarmena (Austria, Belgika, Bulgaria, Suitza, Txipre, Txekiar Errepublika, Alemania, Danimarka, Estonia, Espainian, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua, Grezia, Hungria, Irlanda, Islandia, Italia, Lietxenstein, Lituania, Luxenburgo, Letonia, Monako, Malta, Holanda, Polonia, Portugal, Errumania, Suetzia, Eslobenia, Eslobakia, Turkia) osotzen dituzten 32 herrialdeetatik nahi diren herrialdeak izendatuz eskaeran. Behin konzediduta, Europear Patentea nazional patente sorta batean bihurtu egin behar da benetako eskubideak euki ahal izateko nahi diren herrialdeetan.

igo

Nazioarteko Patente Eskaerak (PCT)

Nazioarteko Patente Eskaera Nazioarteko Patenten Hitzarmena (PCT) en birtuteaz Mundu mailako jabetza intelektualaren Nazioarteko bulegoan tramitatzen da. Permititzen du patentearen eskaera prozedura hastea, kostu jakin batean, PCT hitzarmena sinatu dituzten 100 herrialde baino gehiagoetan. Honekin patente nazionalak bakarka edo banan banan tramitazioa eginearekin konparatuz gero, kostuak aurrezten dira, gainera, PCT nazioarteko patente eskaerak permititzen du 30 hilabetera atzeratzea herrialdeetan tramitazioa (eta beraz atzeratu zein herrialdeetan patentatzeko erabakia, eta asoziatutako gastuak).

igo

Atzerriko herrialdetan erregistro nazionalak

Herrialde ezberdineei dagokien bulegoetan aurkezten dira eta herrialde horietarako. Beharrezkoa izaten da bakarreko eskubideak erdietsi nahi diren herrialdeetan bertan erregistroa gauzatzea (industri jabetzaren eskubideak).

Oharra: Herrialde guztiek ez dute Utilitate Modeluaren modalitatea.

igo