• Español
  • English
  • Euskara

Diseinu industrialak

  • Home
  • Diseinu industrialak

Gure zerbitzuak

Diseinuan izapideak
Zaintza
Diseinuen mantentzea
Diseinuen bilaketak
Erregistrabilitate txostenak
Urratze arriskuen txostenak
Epaile eta judiziaz kanpoko jartuketa gaietan aholkularitza

Erregistro motak

Industrial diseinua
Industrial Modelu/Irudia

Erregistro eremua

Industrial diseinua espainian
Batasuneko modelu/irudia
Nazioarteko diseinua
Atzerriko herrialdetan diseinu nazionalak

GURE ZERBITZUAK

Diseinuan izapideak

Mundu osoko edozein herrialde zein patente bulegoetan tramitatzen ditugu diseinuak (ikusi erregistro anbitoak). Espainiar Industrial Diseinu, Batasuneko Modelo/Irudi eta Nazioarteko Diseinuen kasuetan tramitazio zuzenak gauzatzen ditugu dagokion bulego edo Erregistroan. Atzerriko herrialdeetan egindako nazional diseinuetan, tramitazioa gure atzerriko korrespontsalen sarearen bitartez gauzatzen dugu.

Tramitazioak eskaeraren aurkezpenak barne hartzen du, bilaketa txostenaren eskaera (ezagunagoa Informe sobre el Estado de la Técnica (IET) espainian), mamiaren azterketaren aurkezpena (Examen de Fondo), aurretikoen analisia, mamiaren azterketari erantzuna, gainontzekoen aurkakotasunei erantzuna eta, azkenik, kontsesio eskubideen ordainketa eta titulu ofizialaren jasoketa. Une oro izapide ezberdinen data guztien epe-mugen kontrola daramagu kontutan izanda ezarri beharreko arautegiak.

igo

Zaintza

Patente eta Marken bulegoen publikazio ofizialak jagoten ditugu, gure bezeroei informatzeko beraien interesen aurka joan daitezkeen diseinu eskaeren berri emateko. Oposaketak gauzatzen ditugu.

igo

Diseinuen mantentzea

Diseinuen mantenimenduaz arduratzen gara, ordainketen epe-mugak kontrolpean izanez, bezeroari jakinarazi urteroko ordainketa nahiz mantentze tasen ordaintzeko beharraz eta odainketak dagokion bulegoan egiteaz.

igo

Diseinuen bilaketak

Diseinu Industrialen bilaketa ezberdinak egiten ditugu: titularragaitik, produku mota, hitz klabeak, diseinatzailea, eta abar… produktu jakin bati buruz jakiteko erregistratuta dauden diseinuak, diseinu jakin bat aurkitzeko, enpresa baten izenean dauden diseinuak aurkitzeko, eta abar.

igo

Erregistrabilitate txostenak

Diseinu Industrialen erregistrabilitate txostenak egiten ditugu, aztertzen diseinuen berritasun eta ezaugarri bereziak ezagunak diren diseinuen aurrean.

igo

Urratze arriskuen txostenak

Diseinu Industrialen urratze txostenak egiten ditugu, diseinu tekniko jakinen batek urratzen ote duen patenteren bat zehazteko. Halaber gainontzeko baten diseinua epaitegietan baliogabetasuna lortzeko aukerak aztertzen ditugu.

igo

Judizial eta judiziaz kanpoko jarduketa gaietan aholkularitza

Judizial eta judiziaz kanpoko jartuketa gaietan aholkua ematen dugu, errekerimenduen gauzatzeak barne, baimen kontratuen gauzatzea, jabetza industrialen aktiboen balorazioa, eta abar. Diseinu arloetan esperientzia zabal dituzten abokatuekin elkarlanean aritzen gara, akzio judizialen aurkezpena edo gainontzekoen akzio judizialen aurrean gure bezeroen babesa.

igo

ERREGISTRO MOTAK

Diseinu Industriala

Produktu baten itxura edo izaera estetiko guztia edo zati bat babesten du 25 urteko iraupen gehienezkoa, bere titularrari diseinua bere baimenik gabe erabiltzea galerasotzeko aukera emanez. Diseinu industrial moduan industrial helburuarentzako edozein asmakizun estetiko erregistra daiteke, beti Europar Batasuneko eremuaren barnean berria denean eta ezaugarri berezia daukanean.

igo

Modelu/Irudi Industrialak

Indarrean dagoen diseinu industrialen legearen aurreko espainiar legeriak irudi industrialen erregistroa (D2 kreazioak) eta modelu industrialak (3D kreazioak) barne hartzen zituen, gaur egun “Diseinu Industrial” deituriko modalitate bakar baten barnean biltzen direlarik. “Modelu/Irudi Industrial” nomenklatura oraindik ere herrialde batzuetan ezargarri da, (Batasuneko Modelu/Irudi) Europar batasuneko eremuan ere, baina azken finean diseinu industrialari berari dagokio.

igo

ERREGISTRO EREMUA

Industrial diseinua Espainian

Modelu/Irudi industrialak espainian “Oficina Española de Patentes y Marcas” (OEPM)-n eskatzen dira eta espainiar herrialde osorako babesa ematen dute.

igo

Batasuneko Modelu/Irudi

Batasuneko Modelu/Irudia Oficina de Armonización del Mercado Interior (OAMI)-n aurkezten da eta gaur egun Europar Batasuneko kide diren 28 herialdetarako babesa ematen du: Alemania, Austria, Bélgica, Bulgaria, Txipre, Danimarka, Eslobakia, Eslobenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungria, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Erbekereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Rumania eta Suetzia.

igo

Nazioarteko Diseinua

Nazioarteko diseinua Oficina Mundial de la Propiedad Intelectual (OMPI)-n arkezten da, eta izendatutako herrialdeetan nazional erregistro batek eukiko lukeen eragina bera du . Gaur egun 47 herrialde dira Haya-ko akordio honekin bat datozenak, bere berrikuspen ezberdinetan zuzentzen du nazional diseinuen ezarpenez.

igo

Nazional Diseinuak atzerriko herrialdeetan

Herrialde bakoitzeko dagokien bulegoan aurkezten dira eta erregistroa eskatu egin den herrialdeentzako babesa ematen du. Herrialde hauetan babesa lortu ahal izateko beharrezkoa da banakako erregistroa egitea.

igo